Taldekako bidaiak

Taldeko txartelen helburua da trenera edo tranbiara aitortutako kolektiboak sartzen erraztea (ikastetxeak eta elkarteak).

Kontratazio baldintzak

  • Taldeko bidaia baimendu ahal izateko pertsonen gutxieneko kopurua gutxienez 10 pertsonakoa izango da. 
  • Bidaiaren eskaera gutxienez bidaia baino 48 ordu lehenago burutu beharko da 94.401.99.00 telefono zenbakira deituz, Gipuzkoako edo Bizkaiko Merkataritza sailaren izenean.
  • Bakarrik ostirala edo jai bezperako 12:00etan baino lehenago hartutako eskaerak kudeatuko dira.
  • Geltokia zerbitzatuta dagoenean, balioztatze linea irekiko zaie eta horrela ez bada, bidaia-txartelak Salmenta Makinatik salduko dira lokalizatzaile zenbaki baten bidez edo igarotzea egokituko zaie megafonia bidez.
  • Taldea elkarrekin joan behar da.
  • Ez da eserlekua bermatzen.
  • Euskotrenek ez du taldeko laguntzaile zerbitzua ematen.
  • Taldeko bidaiei ezarritako tarifek adinagatik ez dute deskontuak kontuan hartzen eta 6 urte baino gutxiagoko haurrek ere ordaindu egin behar dute.
  • Bidaia joanekoa edo joan-etorrikoa izan daiteke.
  • Trenbideko taldeko bidaietan, Ermua eta Hendaia arteko tarteetarako Mugi Pertsonalizatu tarifa ezarriko da. Barik tarifa Lezama, Deba eta Bermeo-Amorebietako adarraren arteko Ibilbidean ezarriko da. Gipuzkoa eta Bizkaia arteko lurralde arteko ibilbideetarako eta alderantziz Euskotrenek zehaztutako lurralde arteko tarifa ezarriko da.
  • Bilboko edo Gasteizko Tranbiako taldeko bidaietan, Barik edo Bat tarifa ezarriko da, dagokion arabera.
  • Eskaintzak ez du aldaketarik onartzen behin taldeko bidaia sortuta. Ezta baliogabetze partzialak ere ez, bakarrik taldeko osagarrien osotasunaren baliogabetzea. Hori dela eta, bidaia beste egun batean egin beharko litzateke eta baldintza berberetan, gehienez hiru hilabeteko epean.
  • Euskotreneko eta L3ko (edo alderantziz) geltokien arteko kudeaketa, Euskotrenek egingo du. Metroko geltokien arteko kudeaketa (lineak 1, 2 eta 3), Metroko geltokietan BABtik egingo da.