Bilboko tranbia / Metro L3 / Autobusak (azaroak 8): aldaketak zerbitzuetan Athletic Club – Real Valladolid norgehiagoka dela eta
Bihar, azaroak 8, aldaketak egongo dira tranbia, Metro (L3) eta autobus zerbitzuetan Athletic Club – Real Valladolid norgehiagoka dela eta.
TRANBIA
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 12 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (18:54 h eta 19:30 h).Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 21:50etik 22:20ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea aholkatzen du. Bilbo
METRO L3
Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da 3.Linean. Azkeneko irteerak ondorengoak izango dira:
• Matiko – Kukullaga: 23:02, 23:17
• Kukullaga – Matiko: 22:59, 23:14
AUTOBUSAK
Arratsaldeko 18:00etatik eta zerbitzua amaitu arte, Bilbao – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
Horrez gain, Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 63tik abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 18:00etako irteera 18:10ean izango da eta horrela 22:30era arte. Autobus hori Getxoraino joango da.
Beraz, 18:00etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñasen kokatuta dagoen bidaiariak igotzeko eta jaisteko geraleku hau kendu egingo da .
Euskotrenek garraio publikoan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten du.
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean