Zerbitzu berezia

Entradilla

Metroa L3 (uztailak 7): zerbitzu berezia BBK Live dela eta

Body

Uztailaren 7ko gauean tren zerbitzu berezia eskainiko da Kukullaga/Etxebarri eta Matiko/Bilbo geltokien artean 

Uztailaren 7ko kontzertuak amaitu ostean, Euskotrenek 3. Linean trenen zerbitzua eskainiko du eta zirkulazioak 15 minuturo izango dira. 

• Kukullaga/Etxebarri – Matiko/Bilbo: 23:23tik 3:23ra 
• Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarri: 23:15etik 3:15era.

Tren berezi horiek ikusleen itzulera erraztuko dute kontzertuen ostean. Horiek baino lehen, garraio-beharrak ohiko trenekin beteko dira, ohiko ordutegian. 

UZTAILAK 8 ETA 9

Era berean, uztailaren 8an eta 9an (ostirala eta larunbata), L3 lineako ohiko tren-zerbitzuak, gau osoan zehar 15 minuturo ibiliko dira eta horrek behin kontzertuak amaitu ondoren, joan-etorriak erraztuko ditu.

Euskotrenek joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.