Dia del blusa en Vitoria

Entradilla

Gasteizko tranbia (uztailak 24): Euskotrenek Vitoria Gasteizko tranbian gaueko zerbitzu berezia eskainiko du “Blusaren eta Neskaren Eguna” dela-eta

Body

Euskotrenek Vitoria Gasteizko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du ‘Blusaren eta Neskaren Egunaren’ ospakizuna dela-eta. Uztailaren 24tik 25erako gauean gaueko tranbiak ibiliko dira jaiez gozatzeko garraio publikoko aukera erosoa bermatzeko asmoz. 

Honako hauek dira gaueko zerbitzu bereziaren ezaugarriak: 

•    Legebiltzarra / Abetxuko, 30 minutuan behin bi noranzkoetan. 
•    Legebiltzarra / Ibaiondo, 30 minutuan behin bi noranzkoetan.

Bestalde, uztailaren 25ean (astelehena) tranbia zerbitzuak aldaketak izango ditu jaiaren ospakizunagatik. Ez da tranbiarik ibiliko Angulema / Unibertsitatea tartean 10:00etatik 16:00etara. Ordu horretatik aurrera Legebiltzarrean ebakiko da ibilbidea; hortaz, eguna bukatu arte Legebiltzarra / Unibertsitatea tartean ez da zerbitzurik egongo. 

Euskotrenek trenez mugitu nahi duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. Horrez gain, gogorarazten dugu maskara erabiltzeak derrigorrezkoa izaten jarraitzen duela garraio publikoan. 

Informazio gehiago behar izatekotan, erabiltzaileek Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo dezakete, 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete edo Twitterreko @euskotren kontura idatz dezakete.