Concierto Rosalía

Entradilla

Euskotrenek bihar L3an gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Rosaliaren kontzertua dela eta

Body

Euskotrenek bihar tren zerbitzu berezia eskainiko du Bilboko L3 metroan, Rosaliak BECen emango duen kontzertua dela eta. Hala, kontzertuaren ondoren itzulera errazteko, uztailaren 27tik 28ra bitarteko gauean trenak 15 minutuz behin ibiliko dira, noranzko bietan, 00:45ak arte.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.