Euskotrenek Bilboko tranbian igandean, irailaren 4an, zerbitzu berezia eskainiko du Athletic – Espanyol partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek Bilboko tranbian igandean, irailaren 4an, zerbitzu berezia eskainiko du Athletic – Espanyol partida dela eta

Body

Igandean, irailak 4, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – RCD Espanyol partidarako. Partidaren amaieran, mozketa partziala egongo da, 18:05etik 18:35era bitartean, gutxi gorabehera, Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planaren barruan sartuta dagoena.


San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (15:13 h eta 15:59 h).

Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 18:05etik 18:35era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen da. Euskotrenek garraio publikoetan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela oraindik gogorarazten du.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  Twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean