Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan

Entradilla

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan

Body

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan. Gainera, irailaren 6an (jaieguna) beste zerbitzu bat ibiliko da.

Lurrun-trenak honako ordu hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia) Lasaora: 

•    Larunbata, irailak 3: 12:00etan eta 17:30ean.
•    Igandea, irailak 4:12:00etan.
•    Asteartea, irailak 6: 12:00 etan.

Museoak honako ordutegi hau izango du:

•    Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatak: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.

Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.


Jendearentzako informazioa

•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elortza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus