Atlantikaldia

Entradilla

Trena (E2-E5): gaueko zerbitzu berezia asteburuan Errentariako 'Atlantikaldia' dela eta

Body

Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du asteburuan Errenterian egingo den 'Atlantikaldia' jaialdiak eragingo dituen joan-etorriak errazteko. Irailaren 16tik (ostirala) 17rako (larunbata) gauean, bi zirkulazio egingo dira: tren bat 2:00etan aterako da Errenteria geltokitik Hendaiarantz eta bestea ordu berean irtengo da Errenteriatik Lasarte-Oriarantz. 

Irailaren 17tik 18rako gauean, larunbatetako gaueko zerbitzua mantenduko da, bi orduro trenak eskainiz, E2 Hendaia/Lasarte-Oria/Hendaia eta E5 Altza/Amara/Altza lineetan.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.