ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena (azaroak 13 ): trenen zerbitzu berezia ‘Behobia – San Sebastian’ lasterketarako

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mende dagoen sozietate publikoak, trenen zerbitzua indartuko du azaroaren 13n ‘Behobia – San Sebastian’ kirol-ekitaldiak eragindako joan-etorrien beharrak asetzeko.

Tren-zerbitzua 7:15etik 14:30era indartuko da. Irteerara joateko (Ficoban-Irun), zerbitzu erregularrari trenak gehituko zaizkio Amaratik, Lasarte-Oriatik eta Zumaiatik. Tren horietako batzuk erdi-zuzenak izango dira. Aurten ez dira Herreran geldituko. Ficobako geltokian autobus anezkak jarriko dira, parte-hartzaileak irteera puntura hurbiltzeko. 

Era berean, lasterketan zehar eta 14:30ak arte gutxi gorabehera, Topoaren zerbitzua indartuko da, jende asko bilduko dela aurreikusita.

Euskal Trenbide Sarea (ETS) egiten ari den lanak direla eta, San Pelaioko geralekua zerbitzurik gabe dago oraindik, eta trenez joan nahi dutenek Zarauzko behin-behineko geltokia erabili beharko dute.

Euskotrenek garraio-publikoetan maskararen erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten du.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Informazioa lortu daiteke, halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus enpresaren webgunean eta @euskotren twitter bidez.