ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1/E2/E5 (urtarrilak 19): gaueko zerbitzu berezia ‘San Sebastian Eguna’ dela eta

Body

Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du urtarrilaren 19tik 20rako gauean, ‘San Sebastian Eguneko’ joan-etorriak errazteko. Gaueko zerbitzua E1 Zumaia/Amara, E2 Lasarte-Oria/Hendaia eta E5 Altza/Amara lineetarako ezarriko da. Trenen maiztasuna honako hau izango da:

  • E1 Zumaia/Amara: 60 minutu bi noranzkoetan
  • E2 Lasarte-Oria/Hendaia: 30 minutu bi noranzkoetan.
  • E5 Altza/Amara: 60 minutu bi noranzkoetan.

Ostiralean, hilak 20, trenen ordutegia lanegunetako ohikoa izango da.

Gaueko zerbitzu berezi honen helburua da jaiaz gozatzeko garraio publikoaren alternatiba eroso bat bermatzea eta, aldi berean, erabiltzaileak tren desberdinetan banatu ahal izatea. Euskotrenek trenez joango direnei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus  webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.