Gasteizko tranbiak bihar, ostirala, gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu LABek deitutako grebaren aurrean
Zerbitzu horiek (%30) Eusko Jaurlaritzak ezarri ditu, LABek maiatzaren 26rako (ostirala) deitu duen greba-deialdiaren ondorioz.
Euskotren Sozietate Publikoak, bihar, ostirala, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak ezarritako Gasteizko tranbiaren gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu LABek deitutako grebaren aurrean. Enpresako Zuzendaritzak ahalegin handia egin arren, mobilizazio horri eutsi egin zaio, hiriko tranbia-sarearen zerbitzu-koadroei buruzko jarrerak hurbiltzeko helburuarekin eta horrela herritarrei eragozpenak saihesteko.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen zerbitzu hauek dituzte eskura:
• Bezeroei informazioa emateko telefonoa: 944 333 333.
• Euskotrenen webgunea: www.euskotren.eus.
• Euskotrenen app ofiziala.