Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbiaren zirkulazioa etengo du uztailaren 10ean, Vitoria-Gasteizko Ironmana tarteko
Datorren uztailaren 10ean, Vitoria-Gasteizko Ironmana egingo dela eta, Euskotrenek Angulema eta Legebiltzarreko geralekuen arteko zirkulazioa etengo du.
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan.
Euskotrenek larunbatean, uztailaren 9an, gaueko zerbitzua eskainiko du Pasaiako San Ferminak direla eta
Pasaiako San Fermin jaiak direla eta, Euskotrenek larunbatean, uztailaren 9an, tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte Oria eta Hendaia artean, ohiko eskaintza osatzeko. Larunbat gauetako ohiko zerbitzua Lasarte Oria eta Hendaia artean orduro tren bereziekin indartuko da, larunbatetik igandera.
Euskotrenek Bilboko Metroaren 3. Linean zerbitzu berezia eskainiko du, BBK Live dela eta
Uztailaren 7ko gauean tren zerbitzu berezia eskainiko da Kukullaga/Etxebarri eta Matiko/Bilbo geltokien artean
Euskotrenek autobus elektrikoa gehitu dio Larreineta Zugaztieta zerbitzuari
Autobus hori Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek Trapagaran-Zugaztieta zatian mugikortasun jasangarria sustatzeko markatutako helburuetako bat da. Haiekin lankidetzan Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Saila eta Trapagarango Udala aritu dira.
Uztailaren 4an Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du ‘Donosti Cup’ lehiaketaren ospakizunaren harira
Datorren astelehenean, uztailaren 4an, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du Anoetatik Hendaiara eta Lasartera, Donosti Cup lehiaketaren ondoren desplazamenduak errazteko.
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan hiru bapore tren martxan jarriko ditu
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) datorren asteburuan hiru bapore tren martxan jarriko ditu.
Amarako geltokian gaurtik aurrera aldi baterako erakusketa egongo da, Euskotrenen 40. urteurrenaren oroipena dela eta
Duela 40 urte, zehazki 1982ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sozietate publiko berri bat sortzea onetsi zuen: Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos SA. Sozietate horren helburua zen 1978. eta 1979. urteen artean administrazio zentralak transferitutako zabalera metrikoko trenen kudeaketa erraztea. 1982an hasi zen bultzada publiko horri esker, Euskotren Euskadiko erreferentziazko garraiobide operadore bihurtu da.
js-tarifas