Geraleku aldaketa Donostia igandean, urtarrilaren 20an
Datorren igandean, urtarrilaren 20an, Euskotrenek Zubieta kalera aldatuko du Askatasun Etorbideko geralekua, 10:00etatik 15:00etara Donostiatik abiatzen diren zerbitzuetan.
Datorren igandean, urtarrilaren 20an, Euskotrenek Zubieta kalera aldatuko du Askatasun Etorbideko geralekua, 10:00etatik 15:00etara Donostiatik abiatzen diren zerbitzuetan.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du astelehenean S.D.Eibar eta RCD Espanyol taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urtarrilaren 21ean 21:00etan jokatuko da.
Beste urte batez, Euskotrenek datu positiboekin itxi du ekitaldia, orokorrean, bere modu guztietan (trena, metroa, tranbia, funikularra eta autobusak) datu orokor gisa %9,27 erabiltzaile gehiago erregistratu ondoren.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Sozietate Publikoak, Donostiako hurrengo Danborradan zehar UK49G Zumaia – Donostia N-634 errepideko Lurraldebus linean gaueko autobusen zerbitzu berezia eskainiko du.
Gaueko trenak bezperan gau osoan zehar ibiliko dira (urtarrilaren 19tik 20ra) honako lineetan Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara. Urtarrilaren 20ko zerbitzu gehigarria Irun-Lasarte tartean izango da Haur Danborradara joan-etorriak errazteko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean Real Sociedad eta Real Betis taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urtarrilaren 17an arratsaldeko 19:30ean jokatuko da.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du astelehenean Real Sociedad eta RCD Espanyol taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urtarrilaren 14an gaueko 21:00etan jokatuko da.
Datorren igandean, urtarrilaren 13an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Sevilla F.C. partidua dela eta. Mozketa partziala, 18:00etatik 18:20ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Sozietate Publikoak, bihar ostegunetik, urtarrilaren 10etik aurrera, DB06 Soraluze – Ondarroa Lurraldebus lineako autobusen ibilbidea aldatuko du, Soraluzeko Errebal kalean egingo diren lanak direla eta.
Datorren ostegunean, urtarrilaren 10ean, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Sevilla F.C. partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:16tik 21:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko