Irisgarritasuna

www.euskotren.eus atariaren mendeko webguneek edo atariek irisgarritasunaren eta diseinu unibertsalaren printzipioak betetzeko konpromisoa hartzen dute. Konpromiso horrek esan nahi du orain arte hartu diren neurriak hartu direla herritar guztiek informazioa eskuratzeko aukera izan dezaten, kontuan hartu gabe zer muga tekniko, fisiko, sentsorial edo intelektual dituzten kontsulta egiten duten pertsonek, eta zein testuingurutan erabiltzen duten informazioa.

Euskotrenek konpromisoa hartzen du bere webgunea eskuragarri jartzeko, Irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa. Informaziorako sarbide unibertsal hori bermatzeko, UNE-EN 301549:2019 Arauaren irisgarritasun-baldintzak aplikatzen dira webgune honen garapenean eta mantentze-lanetan. 

Atari honen irisgarritasun-mailari buruzko azken berrikuspena 2020ko azaroan egin da.

Edonola ere, edozein eduki eskuratzeko zailtasunen bat aurkitzen baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan.

Irisgarritasun-adierazpen hau www.euskadi.eus webguneari aplikatzen zaio.

Betetze-Egoera

Webgune hau partzialki bat dator 1112/2018 Errege Dekretuarekin, ondoren aipatzen diren salbuespenak eta adostasunik eza direla eta. 

 

Eduki Eskuraezina:

Jarraian jasotzen den edukia ez da eskuragarri, honako arrazoi hauengatik:

  • Atal eskuraezinak:
    • Multimedia edukia: Badira testuak eta koloreak dituzten irudiak, kolorearen gutxieneko kontrastea betetzen ez dutenak (1.4.3 baldintza).  
    • Orriaren kodea: Etiketa semantikoan (1.3.1 baldintza) eta prozesamenduan (4.1.1 baldintza) akatsak dituzten web-orri batzuk daude.
    • Formularioak: akatsak identifikatzeko irizpidea betetzen ez duten web-inprimakiak daude (3.3.1 baldintza), akatsen aurreko iradokizunak (3.3.3 baldintza), teklatu bidezko nabigazioa (2.1.1 baldintza) eta teklatuko foku ikusgarria (2.4.7 baldintza).
    • Kolorea eta estiloak: webguneren batean elementu batzuek ez dute betetzen kolorearen gutxieneko kontrastea (1.4.3 baldintza), testuaren doikuntza (1.4.10 baldintza) eta testuaren tartea (1.4.11 baldintza).
    • Web orriren batean edizio-akats puntualak egon litezke.

 

Irisgarritasun-Adierazpen hau Prestatzea

  • Adierazpen hau 2020ko azaroaren 19an prestatu zen.
  • Aitorpena prestatzeko erabili den metodoa erakundeak berak egindako autoebaluazioa izan da.
  • Aitorpenaren azken berrikuspena: 2020ko irailaren 19a.

 

CIrisgarritasun-Baldintzei Burusko Jakinarazpenak

Irisgarritasun-betekizunei buruzko jakinarazpenak egin ditzake (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), adibidez:

  • Webgune honek egin dezakeen edozein ez-betetzeren berri ematea.
  • Edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk transmititzea.
  • Webgunearen irisgarritasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egitea.

Hurrengo orrialdean aurkituko duzun kontaktuaren bidez, sakatu hemen.

 

Informazio Irisgarriaren eta Kexen Eskaerak

Errege Dekretu honetako baldintzak betetzeari buruzko kexak egin ditzakezu, eta 3. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera errege-dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edukiei buruzko informazioa eska dezakezu, edo irisgarritasun-baldintzak betetzetik salbuetsita daudenak, neurriz kanpoko karga ezartzeagatik.

Informazio irisgarriaren eta kexen eskaerarako sarbidea.

Jakinarazpenak, kexak eta informazio-eskaerak Bezeroen Arretarako Unitateak jaso eta tratatuko ditu.

 

Aplicazio-Prozedura

Informazio irisgarria edo kexa eskatu ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Eskaera edo kexa ezetsi bada.
  • Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
  • Hogei egun balioduneko epea igaro eta erantzunik jaso ez bada.
  • Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango da informazio irisgarria, kexak eta erreklamazioak eskatzeko inprimakiaren bidez. 

 

Aukerako Edukia

  • Webgune honek UNE-EN 301549:2019 (PDF) Arauaren eskakizunak aplikatzen ditu (beste leiho batean irekitzen du), 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak kontuan hartuta.
  • Irisgarritasunaren azken berrikuspena 2020ko azaroan egin da.
  • Webgunea optimizatuta dago Microsoft Internet Explorer 11.0 nabigatzaileentzat edo goiko bertsioentzat eta FireFoxen eta Google Chromeren indarreko azken bertsioentzat.  
  • Webgunea Responsive bistaratzeko diseinatuta dago, eta, beraz, ezin hobeto ikusten da tablet gailuetan eta mugikorretan. Gailu horietan optimizatuta dago indarrean dauden Chrome for mobile, Firefox for mobile bertsioetan bistaratzeko.