Bidaiarien eskubideak eta betebeharrak 2018ko ekainaren1ean indarrean sartu ziren kontrataziozko baldintza orokorretan batuta daude. Berritasun nagusiak titulu baliogarria duen pertsona heldu batekin bidaiatzen duten 6 urtetik beherakoentzako doakotasuna eta garraio titulu baliagarri gabe bidaiatzeagatik jarriko den gehigarria 50€tan finkatu zela.
Zure eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko, kontratazio baldintza osoak zure eskura jarri ditugu.
Liburuxka osoa (trena eta tranbia)
Baimenduta dago
- 100 x 60 x 25 cm-tik gorako tamainarik ez duten objektuak edo eskuko fardelak eramatea.
- Surf taulak eramatea, beraien zorroarekin, bi metrotik gorako luzerarik ez badute, ibilgailuen erdialdeko plataformetan, eta igarobidea oztopatu gabe.
- Haurren kotxeekin eta aulkiekin bidaiatzea, beti ere behar bezala lotuta.
- Etxeko animalia batekin bidaiatzea, horiek arriskurik edo eragozpenik eragiten ez baldin badute.
- Bizikletekin bidaiatzea.
Ez dago baimenduta
- Garraio titulu baliagarririk gabe bidaiatzea
Ez dute garraio titulurik behar titulua daraman pertsona nagusiak lagundutako 6 urtetik beherako haurrek, pertsona itsuekin doazen laguntzaileek edo mugikortasun murriztua izanik gurpil aulkia duen pertsonarekin joan behar duen laguntzaileak.
- Erretzea, jatea edo alkoholdun edariak edatea.
- Bizikleta, patin edo antzekoen gainean zirkulatzea.
* Informazio hau trenbidea eta tranbia zerbitzuari dagokio. Autobusen zerbitzuak GGLA-ko (Gipuzkoa) eta BGP-ko (Bizkaia) araudien bidez arautzen dira.