Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan.
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan.
Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – FC Barcelona futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau astelehenean, apirilak 21, 21:30ean Reale Arenan jokatuko da. Partida amaitutakoan, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara joateko.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, erakusketa iraunkor bat inauguratuko du gaur Larreinetako funikularraren instalazioetan. Helburua da garraiobide horren berezitasuna eta Trapagarango meatze-haranaren garapen ekonomiko eta turistikoan duen garrantzia balioestea.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Euskotren Sozietate Publikoak gaur, ostirala, Larreinetako funikularraren ohiko zerbitzua berreskuratu du, bi astez instalazioa saneatu, konpondu, margotu eta doitzeko lan handiak egin ondoren. Hobetzeko lanak bukatu ondoren, eguerditik aurrera funikularrak berriro lotuko ditu La Escontrilla eta Larreinetako geltokiak.