Abangoardiako euskal teknologia: CAF Power & Automation, EUSKOTREN eta IKERLAN elkarlanean ari dira tren arinagoak eta efizienteagoak lortzeko
CAF P&A enpresak, IKERLANekin elkarlanean, tren trakziorako SiC bihurgailuak probatu ditu EUSKOTRENen trenetan, Estatuko lehenak izanik.
Trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak igandean Athletic Club-FC Barcelona partidua dela eta
Igandean, otsailaren 10ean, Euskotrenek trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – FC Barcelona partidua dela eta. Tranbian mozketa burutuko da ere, 22:11tik 22:58ra. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad-Athletic Club nesken futbol derbia dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Athletic Club taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Emakumezkoen Ligako partidu hori Anoetan otsailaren 10ean goizeko 11:30etan jokatuko da.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Athletic Club taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Real Sociedad eta Athletic Club taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan otsailaren 2an arratsaldeko 16:15ean jokatuko da.
Aldaketak Zumaia-Donostia zerbitzuetan urtarrilaren 27an, 28an eta 29an
Euskotrenek urtarrilaren 27an, 28an eta 29an Zumaia-Donostia Lurraldebuseko autobus zerbitzuetan aldaketak sartuko ditu.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta S.D. Huesca taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta S.D.Huesca taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urtarrilaren 27an arratsaldeko 18:30ean jokatuko da.
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 19.56tik 20.41era, Athletic Club-Real Betis norgehiagoka dela eta
Igandean, urtarrilak 27, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Real Betis partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
js-tarifas