Euskotrenek gaueko zerbitzua indartuko du Sondikako Inauteriak direla eta
Euskotrenek otsailaren 28an eta 29an Kukullaga-Etxebarri / Sondika artean gaueko trenen zerbitzua indartuko du Sondikako Inauteriak direla eta.
Euskotrenek otsailaren 28an eta 29an Kukullaga-Etxebarri / Sondika artean gaueko trenen zerbitzua indartuko du Sondikako Inauteriak direla eta.
Asteazkenean, otsailak 26, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – CD Tacón partidua dela eta. Mozketa partziala, 20:45etik 21:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Erregina Kopako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, 22an (larunbata) eta 23an (igandea) Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du INAUTERIAK direla eta.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du bihar, larunbata, Real Sociedad eta Valencia C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan otsailaren 22an arratsaldeko 18:30ean jokatuko da.
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, otsailaren 22an (larunbata) eta 23an (igandea) UK09, UK10 eta UK11 Zumaia-Donostia Lurraldebuseko autobus zerbitzua aldatuko du, INAUTERIAK direla eta.
Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du joan-etorriak errazteko Donostiako eta Durangoko Inauteriak direla eta. Bilbon eta Gasteizen ere Inauteriak tranbien ohiko funtzionamenduari eragingo dio.
Igandean, otsailak 16, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – C.A.Osasuna partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.