Euskotrenek abenduaren 22an Vitoria-Gasteizko tranbiaren zirkulazioa moztuko du Erdi Maratoia dela eta

Abenduaren 22an Vitoria-Gasteizko tranbia zerbitzuak eragina izango du Erdi Maratoia dela eta. Parte hartzaileen igarotzea errazteko 10:20tik 11:15era zirkulazioa erabat moztuko da. Une horretatik aurrera tranbiaren zerbitzua berrezarriko da nahiz eta Angulema eta Legebiltzarra artean mozketa partzial bat izango den. 12:20an tranbiak ibilbidea osoan normaltasunez ibiltzen hasiko dira.

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 20.15etik 20.35era, Athletic Club-S.D. Eibar norgehiagoka dela eta

Larunbatean, abenduak 14, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – S.D. Eibar partidua dela eta. Mozketa partziala, 20:15etik 20:35era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

js-tarifas