Euskotrenek datorren igandean Zumaia-Donostia autobusen zerbitzua aldatuko du 'Donostiako Oinezko Herri Lasterketa' dela eta
Donostian ospatuko den ‘Oinezko herri lasterketa’ dela eta, Euskotrenek Zumaia-Donostia UK09 eta UK11 lineetako Lurraldebus autobusen zerbitzua aldatuko du datorren urriaren 20an, igande goizean zehar.
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 19:56tik 20:41era, Athletic Club-Real Valladolid C.F. norgehiagoka dela eta
Igandean, urriak 20, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Real Valladolid C.F. partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Real Betis taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Real Betis taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urriaren 20an arratsaldeko 14:00etan jokatuko da.
Larunbatean, urriaren 19an, Bilboko Tranbiak zerbitzuaren bukaera aurreratuko du 'Bilbao Night Marathon' lasterketa dela eta
Larunbatean, urriaren 19an, Bilbao Night Maratoiaren ospakizuna dela eta, Atxuri eta La Casilla artean 18:16tik aurrera tranbiaren zerbitzu guztia kentzea beharrezkoa izango da.
Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan zirkulazioan hiru Lurrunezko Tren jarriko ditu
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu datorren asteburuan.
js-tarifas