Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Burdinbidearen Euskal Museoan
Igande honetan, maiatzaren 19an, MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dute Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoaren Azpeitiko (Gipuzkoa) egoitzan. Hori horrela, hainbat jarduera antolatu dituzte.
Euskotrenek Gernika eta Bermeo artean trenen zerbitzua indartuko du Bermeoko Arrain Azoka dela eta
Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du Gernika eta Bermeo artean Bermeon larunbatean, maiatzaren 18an, eta igandean, maiatzaren 19an, ospatuko den Arrain Azoka dela eta.
Bizkaibusek eta Euskotrenek ahaleginak batuko dituzte 2019ko Ibilaldian garraio publikoa bermatzeko
2019ko Ibilaldia maiatzaren 19an (datorren igandean) izango da, Lekeition; hori dela eta, Bizkaibusek eta Euskotrenek garraio publikoko dispositibo berezi bat abiaraziko dute bertaratuko diren milaka lagunen joan-etorria bermatzeko.
Bihar larunbatean, autobusen gaueko zerbitzua Aizarnazabalen ospatuko diren jaiak direla eta
Horrez gain, maiatzaren 11ko egunean zehar Oikiako geralekuak aldatu egingo dira
Euskotrenek, maiatzaren 12an, Gasteizko tranbiaren zirkulazioa moztuko du Martín Fiz Maratoia dela eta
Maitzaren 12an, Martín Fiz Maratoia dela eta, beharrezkoa izango da tranbiaren zerbitzua moztea linea guztietan 9:00etatik 10:30era eta 15:00etatik 16:00etara gutxi gorabehera.
Eibarren autobusen zerbitzuaren aldaketa Multikirolaren ospakizunean zehar
Euskotrenek larunbateko, maiatzaren 11ko, goizeko 9:00etatik aurrera, DB02 Ermua-Donostia eta DB04 Mallabia-Ondarroa lineetako Lurraldebus zerbitzua, eta baita Udalbus udal zerbitzua ere aldatu egingo ditu Eibarren ospatuko den Multikirola dela eta.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Real Madrid C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Real Madrid C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan maiatzaren 12an arratsaldeko 18:30ean jokatuko da.
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 19.56tik 20.41era, Athletic Club-RC Celta de Vigo norgehiagoka dela eta
Igandean, maiatzak 12, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RC Celta de Vigo partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan zirkulazioan hiru Lurrunezko Tren jarriko ditu
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu datorren asteburuan.
js-tarifas