Burdinbidearen Euskal Museoak Lurrun Trenen 4 zirkulazio eskainiko ditu maiatzaren 1etik 5era
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen 4 zirkulazio eskainiko ditu maiatzaren 1etik 5era.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Getafe C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Getafe C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan apirilaren 28an arratsaldeko 16:15ean jokatuko da.
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 14.41etik 15.11ra, Athletic Club eta Deportivo Alavés arteko partidua dela eta
Datorren larunbatean, apirilaren 27an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Deportivo Alavés partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:41etik 15:11ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan zirkulazioan hiru lurrunezko tren jarriko ditu
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu datorren asteburuan.
Euskotrenek apirilaren 27an eta 30ean eta maiatzaren 4an trenen gaueko zerbitzua indartuko du Trañako San Prudentzio Jaiak direla eta
Euskotrenek apirilaren 27an eta 30ean eta maiatzaren 4an Zaldibar-Amorebieta tartean gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Trañako San Prudentzio jaiak direla eta.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Villarreal C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean Real Sociedad eta Villarreal C.f. jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan apirilaren 25ean arratsaldeko 20:30ean jokatuko da.
Autobusen gaueko zerbitzua Zarauzko 'Garagardo Azoka' dela eta
Euskotrenek ostegunean eta ostiralean, apirilaren 18an eta 19an, autobusen gaueko zerbitzua eskainiko du, Zarautzen ospatuko den ‘Garagardo Azoka’ dela eta.
Tren zerbitzu berezia apirilaren 19an, 20an eta 21ean Lemoan ospatuko den 'Gazte Topagunea' ekimena dela eta
Euskotrenek ‘Gazte Topagunea’ dela eta, gauez, apirilaren 19tik 20ra, 20tik 21era eta 21etik 22ra gaueko trenak eskainiko ditu. Ekimen hau Lemoan izango da, eta geltoki horretatik Matikora tren bereziak irtengo dira (2:00etan eta 6:30ean) eta Eibarrera (2:12an eta 6:35ean). Era berean, Amorebietako geltokitik Gernikara 6:45ean tren berezi bat irtengo da. Trenek ohiko ibilbidea eta geralekuak egingo dituzte.
Datorren ostegunean, apirilaren 18an, Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoan Tren Historikoen 2019ko denboraldia hasten da
Datorren ostegunean, apirilaren 18an, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoko Tren Historikoen 2019ko denboraldia hasten da.
js-tarifas