Donostian autobusen zerbitzuaren aldaketa Inauterietan zehar
Euskotrenek martxoaren 2an eta 3an Lurraldebuseko UK09, UK10 eta UK11 autobus lineetako Zumaia-Donostia zerbitzua aldatuko du, Donostiako Inauteriak direla eta.
Euskotrenek martxoaren 2an eta 3an Lurraldebuseko UK09, UK10 eta UK11 autobus lineetako Zumaia-Donostia zerbitzua aldatuko du, Donostiako Inauteriak direla eta.
Euskotrenek otsailaren 28an eta martxoaren 2an eta 3an Ermua-Donostia (AP-8), Mallabia-Ondarroa eta Udalbus lineetako autobus zerbitzua aldatuko du, Eibarko Inauteriak direla eta.
Larunbatean, otsailak 23, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – SD Eibar partidua dela eta. Mozketa partziala, 22:11tik 22:58ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak “Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari” buruzko erakusketa jasotzen du atzotik, asteartetik. Ibilbidea osatzen duten guneetan eskaintzen den erakusketa ibiltaria da, eta horien artean dago Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia-Gipuzkoa).
Larunbatean, otsailaren 23an, Euskotrenek eguneko eta gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durango - Matiko - Durango tartean ‘40 Minutu Rock’ Jaialdia dela eta.