Zerbitzu bereziak: azaroak 9 eta 10
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean Real Sociedad eta C.D.Leganés taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan azaroaren 8an gaueko 21:00etan jokatuko da
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean S.D.Eibar eta Villarreal C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urriaren 31n 19:00etan jokatuko da.
Euskotren Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak 4 lurrun-tren jarriko ditu martxan hurrengo asteburuan, ohiko zerbitzua emango duen 2019ko azken asteburuan.
Asteazkenean, urriak 30, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RCD Espanyol partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:45etik 22:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du asteazkenean Real Sociedad eta Levante U.D. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urriaren 30ean arratsaldeko 19:00etan jokatuko da.
Itziarko Nekazaritza Azoka dela-eta, datorren ostiralean (azaroak 1), Euskotrenek DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia lineako Lurraldebus autobus-zerbitzua aldatuko du.
Fermin Calbetón kalean egingo diren lanak direla eta, Euskotrenek bihar larunbatean, urriaren 26an, Eibarren, Lurraldebuseko eta Udalbuseko (Eibarko hiri barruko zerbitzua) autobusen zerbitzua aldatuko du.