Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan.
Euskotrenek larunbatean, hilak 25, gaueko zerbitzua eskainiko du Irungo San Martzial jaiak direla eta
Irungo San Martzial jaiak direla eta, Euskotrenek hilaren 25eko gauean gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarteko Oria-Hendaia artean. Honek, ohiko eskaintza osatuko du. Lasarte-Hendaia arteko larunbat gauetako zerbitzua, orduro, tren bereziekin indartuko da gau osoan zehar (larunbatetik igandera).
Euskotrenek Eibarren 23an, 24an eta 25ean gaueko zerbitzua eskainiko du San Joan jaiak direla eta
Eibarko San Joan jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du. Ekainaren 23tik 24ra eta 24tik 25era bitarteko gauetan, Ermua eta Eibar artean (bi noranzkoetan) ordu erdiro zirkulatuko da.
Arriola sailburuak berretsi egin du ‘Garraio publikoaren aldeko apustua Euskadiko mugikortasuna egituratzeko ardatza bezala' Euskotrenen 40. urteurrenean
1982ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sozietate publiko berri bat sortzea onartu zuen: Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A., 1978 eta 1979 artean administrazio zentralak transferitutako zabalera metrikoko trenbideen kudeaketa errazteko. Maiatzean, beraz, 40 urte bete dira lau hamarkadatan zehar Euskotren Euskadiko erreferentziako garraio-operadore bihurtu duen lehen bultzada publiko hartatik. Gaur egun, bost trenbide, metro-linea bat, Larreinetako funikularra, bi tranbia-zerbitzu (Bilbo eta Gasteiz) eta hainbat autobus-linea kudeatzen dira Bizkaian eta Gipuzkoan.
js-tarifas