Euskotrenek, apirilaren 14tik aurrera, Topoko eta Gasteizko tranbien zerbitzuak hedatuko ditu
Topoan zein Gasteizko Tranbian errefortzu zerbitzuak berreskuratu egingo dira egunean aurreikusitako jenderik gehien dauden uneetan
Topoan zein Gasteizko Tranbian errefortzu zerbitzuak berreskuratu egingo dira egunean aurreikusitako jenderik gehien dauden uneetan
Eusko Jaurlaritzako bi sailen arteko akordioan oinarrituta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskotreni, bere eskumeneko sozietate publikoari, agindu dio garraio berezi hori egiteko, osasun-langileak Debagoieneko eta Galdakaoko bere lantokietara eramateko.
Topoan, ohiko zerbitzuko errefortzuak kendu egingo dira eta %38ko murrizketa batera iritsiko da. Gasteizko tranbiari dagokionez, tranbiako errefortzuak kendu egingo dira eta zerbitzua %50ean murriztuko da.
Tranbia unitateak 30 minutuz behin zirkulatuko du egun osoan zehar, aipatutako egunetan.
Tranbia unitateak larunbatean eta igandean, martxoaren 21ean eta 22an, 30 minutuz behin ibiliko dira.