Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean S.D. Eibar-Villarreal C.F. norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean S.D.Eibar eta Villarreal C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urriaren 31n 19:00etan jokatuko da.
Burdinbidearen Euskal Museoak 4 Lurrun-Tren jarriko ditu martxan 2019ko ohiko zerbitzuaren azken asteburuan
Euskotren Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak 4 lurrun-tren jarriko ditu martxan hurrengo asteburuan, ohiko zerbitzua emango duen 2019ko azken asteburuan.
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 21:45etik 22:05era, Athletic Club-RCD Espanyol norgehiagoka dela eta
Asteazkenean, urriak 30, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RCD Espanyol partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:45etik 22:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Levante U.D. taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du asteazkenean Real Sociedad eta Levante U.D. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urriaren 30ean arratsaldeko 19:00etan jokatuko da.
Euskotrenek autobusen zerbitzua aldatuko du datorren ostiralean Itziarren
Itziarko Nekazaritza Azoka dela-eta, datorren ostiralean (azaroak 1), Euskotrenek DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia lineako Lurraldebus autobus-zerbitzua aldatuko du.
Euskotrenek bihar larunbatean Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du
Fermin Calbetón kalean egingo diren lanak direla eta, Euskotrenek bihar larunbatean, urriaren 26an, Eibarren, Lurraldebuseko eta Udalbuseko (Eibarko hiri barruko zerbitzua) autobusen zerbitzua aldatuko du.
Euskotrenek eta Espainiako Trenbideen Fundazioak Atxurin Ángel María Ormaecheak idatzitako "Ferrocarriles en Euskadi (1855-1936)" liburua aurkeztu dute
Ostegun arratsalde honetan, Espainiako Trenbideen Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, Bilboko Atxuriko geltokian Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatean Irakasle Emeritua den Ángel María Ormaechea Hernaizek idatzitako “Ferrocarriles en Euskadi” liburua aurkeztu dute.
Euskotrenek urriaren 28an trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako Azken Astelehena dela eta
Euskotrenek urriaren 28an Matiko – Gernika linean egun osoan zehar trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako Azken Astelehena dela eta.
js-tarifas