Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 15.50etik 16.10era, Athletic Club-Villarreal C.F. norgehiagoka dela eta
Igandean, martxoak 1, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Villarreal C.F. partidua dela eta. Mozketa partziala, 15:50etik 16:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek, otsailaren 29an, eguneko eta gaueko zerbitzua indartuko du Durangoko '40 Minutu Rock' jaialdia dela eta
Larunbatean, otsailaren 29an, Euskotrenek eguneko eta gaueko zerbitzua indartuko du Durango – Matiko tartean ‘40 Minutu Rock’ Jaialdia dela eta.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Real Valladolid C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean Real Sociedad eta Real Valladolid C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan otsailaren 28an gaueko 21:00etan jokatuko da
js-tarifas