‘Larreinetako funikularra: Burdinazko bidea’; Trapagarango historian zeharreko ibilbidea

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, erakusketa iraunkor bat inauguratuko du gaur Larreinetako funikularraren instalazioetan. Helburua da garraiobide horren berezitasuna eta Trapagarango meatze-haranaren garapen ekonomiko eta turistikoan duen garrantzia balioestea.

Larreinetako funikularrak ohiko zerbitzua berreskuratu du

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Euskotren Sozietate Publikoak gaur, ostirala, Larreinetako funikularraren ohiko zerbitzua berreskuratu du, bi astez instalazioa saneatu, konpondu, margotu eta doitzeko lan handiak egin ondoren. Hobetzeko lanak bukatu ondoren, eguerditik aurrera funikularrak berriro lotuko ditu La Escontrilla eta Larreinetako geltokiak.

js-tarifas