Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 21:45etik 22:05era, Athletic Club-RCD Espanyol norgehiagoka dela eta

Asteazkenean, urriak 30, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RCD Espanyol partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:45etik 22:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek eta Espainiako Trenbideen Fundazioak Atxurin Ángel María Ormaecheak idatzitako "Ferrocarriles en Euskadi (1855-1936)" liburua aurkeztu dute

Ostegun arratsalde honetan, Espainiako Trenbideen Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, Bilboko Atxuriko geltokian Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatean Irakasle Emeritua den Ángel María Ormaechea Hernaizek idatzitako “Ferrocarriles en Euskadi” liburua aurkeztu dute.

js-tarifas