Bilboko Tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 22.11tik 22.58ra, Athletic Club-SD Eibar norgehiagoka dela eta
Larunbatean, otsailak 23, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – SD Eibar partidua dela eta. Mozketa partziala, 22:11tik 22:58ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
"Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari" buruzko erakusketa Burdinbidearen Euskal Museoan
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak “Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari” buruzko erakusketa jasotzen du atzotik, asteartetik. Ibilbidea osatzen duten guneetan eskaintzen den erakusketa ibiltaria da, eta horien artean dago Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia-Gipuzkoa).
Euskotrenek eguneko eta gaueko zerbitzua indartuko du otsailaren 23an, Durangoko '40 Minutu Rock' Jaialdia dela eta
Larunbatean, otsailaren 23an, Euskotrenek eguneko eta gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durango - Matiko - Durango tartean ‘40 Minutu Rock’ Jaialdia dela eta.
Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du asteburuan Real Sociedad taldeak jokatuko dituen bi partiduak direla eta
Euskotrenek Anoetan asteburuan jokatuko diren bi partiduetarako zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Larunbatean, otsailaren 16an, Real Sociedad – Leganés Ligako partidurako eta igandean, otsailaren 17an, Erregina Kopako (Real Sociedad – Sevilla) finalaurrekorako zerbitzua indartu egingo da.
js-tarifas