Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 14.41etik 15.11ra, Athletic Club eta Deportivo Alavés arteko partidua dela eta

Datorren larunbatean, apirilaren 27an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Deportivo Alavés partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:41etik 15:11ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Tren zerbitzu berezia apirilaren 19an, 20an eta 21ean Lemoan ospatuko den 'Gazte Topagunea' ekimena dela eta

Euskotrenek ‘Gazte Topagunea’ dela eta, gauez, apirilaren 19tik 20ra, 20tik 21era eta 21etik 22ra gaueko trenak eskainiko ditu. Ekimen hau Lemoan izango da, eta geltoki horretatik Matikora tren bereziak irtengo dira (2:00etan eta 6:30ean) eta Eibarrera (2:12an eta 6:35ean). Era berean, Amorebietako geltokitik Gernikara 6:45ean tren berezi bat irtengo da. Trenek ohiko ibilbidea eta geralekuak egingo dituzte.

js-tarifas