Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 15.50etik 16.10era, Athletic Club eta Rayo Vallecano partidua dela eta

Igandean, apirilaren 14an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Rayo Vallecano partidua dela eta. Mozketa partziala, 15:50etik 16:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Liga Santanderreko partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Burdinbidearen Euskal Museoak Aste Santuan zehar 10 Lurrun Tren zirkulazioan jarriko ditu

Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren Aste Santuan zehar, apirilaren 18tik aurrera (Ostegun Santua), 10 Lurrun Tren zirkulazioan jarriko ditu. Horrela, Burdinbidearen Euskal Museoko Tren Historikoen 2019ko Denboraldia hasiko du. Tren hauek Azpeitia eta Lasao arteko instalazioetatik zehar ibiliko dira.

js-tarifas