Euskotrenek Donostian Inauterietan zehar autobusen zerbitzua aldatuko du
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, otsailaren 22an (larunbata) eta 23an (igandea) UK09, UK10 eta UK11 Zumaia-Donostia Lurraldebuseko autobus zerbitzua aldatuko du, INAUTERIAK direla eta.
Euskotrenek zerbitzua indartuko du Donostiako eta Durangoko Inauteriak direla eta
Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du joan-etorriak errazteko Donostiako eta Durangoko Inauteriak direla eta. Bilbon eta Gasteizen ere Inauteriak tranbien ohiko funtzionamenduari eragingo dio.
Tranbiaren luzapena
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 19:56tik 20:41era, Athletic Club-C.A. Osasuna norgehiagoka dela eta
Igandean, otsailak 16, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – C.A.Osasuna partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta C.D. Mirandés taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta C.D.Mirandés taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan bihar, otsailaren 13an gaueko 21:00etan, jokatuko da.
Metroko eta Bilboko Tranbiaren zerbitzu bereziak asteazkenean Athletic Club-Granada C.F. norgehiagoka dela eta
Asteazkenean, otsailak 12, Euskotrenek Metroko eta tranbiako zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Granada C.F. partidua dela eta. Tranbian mozketa burutuko da ere, 22:50etik 23:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago.
js-tarifas