Euskotrenek Bilboko eta Gasteizko tranbien zirkulazioa moztuko du Inauterietako desfilea dela eta
Inauterietako desfileak direla eta, datorren martxoaren 2an, larunbatean, Bilboko eta Gasteizko tranbietan mozketa partzialak egongo dira. Horrez gain, martxoaren 3an, igandean goizez beste mozketa bat egongo da Gasteizko tranbian.