Burdinbidearen Euskal Museoak Aste Santuan zehar 10 Lurrun Tren zirkulazioan jarriko ditu

Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren Aste Santuan zehar, apirilaren 18tik aurrera (Ostegun Santua), 10 Lurrun Tren zirkulazioan jarriko ditu. Horrela, Burdinbidearen Euskal Museoko Tren Historikoen 2019ko Denboraldia hasiko du. Tren hauek Azpeitia eta Lasao arteko instalazioetatik zehar ibiliko dira.

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 21.16tik 21.41era, Athletic Club-Levante U.D. partidua dela eta

Asteazkenean, apirilaren 3an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Levante U.D. partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:16tik 21:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Liga Santanderreko partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Zerbitzu bereziak eta mozketa partziala martxoaren 31n Bilboko Tranbian Athletic Club-Levante U.D. partidua dela eta

Igandean, martxoaren 31n, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Levante U.D. partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:50etik 15:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Iberdrola Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

js-tarifas