Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad-Athletic Club nesken futbol derbia dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Athletic Club taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Emakumezkoen Ligako partidu hori Anoetan otsailaren 10ean goizeko 11:30etan jokatuko da.