Euskotrenek Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du Haurren Danborradan zehar
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, astelehenean, urtarrilaren 20an, UK09, UK10 eta UK11 Zumaia-Donostia Lurraldebuseko autobusen zerbitzua aldatuko du, HAURREN DANBORRADA dela eta.
Danborrada: zerbitzu berezia
Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 19.56tik 20.41era, Athletic Club-R.C. Celta de Vigo norgehiagoka dela eta
Igandean, urtarrrilak 19, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RC Celta de Vigo partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean S.D. Eibar-Atlético de Madrid norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean S.D.Eibar eta Atlético de Madrid taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urtarrilaren 18an 21:00etan jokatuko da.
Euskotrenek urtarrilaren 19tik 20rako gau osoan zehar trenen zerbitzua eskainiko du 'San Sebastian Eguna' dela eta
Euskotrenek urtarrilaren 19tik 20rako gauean joan-etorriak errazteko trenen zerbitzu berezia eskainiko du ‘San Sebastián eguna’ dela eta. Lasarte – Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara tarteetan trenak gau osoan zehar ibiliko dira
Autobusen gaueko zerbitzua Donostiako 2020ko Danborrada dela eta
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, 2020ko Danborradan zehar Zumaia eta Donostia artean Lurraldebus autobusen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du. Hain zuzen ere, zerbitzu berezi hori urtarrilaren 19an eta 20an gauez eskainiko da.
Euskotrenek bere historiako erregistro orokor onenarekin itxi du 2019a
Euskotrenek 2019ko ekitaldia bere historiako datu globalik hoberenarekin itxi du (trenbidea, metroa, tranbia, funikularra eta autobusak), 41.167.036 bidaiari garraiatuz.
js-tarifas