Euskotrenek gaueko zerbitzua indartuko du Durangoko Inauteriak direla eta
Larunbatean martxoaren 2an, Amorebieta eta Zaldibar artean gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durangoko Inauterien ospakizuna dela eta.
Larunbatean martxoaren 2an, Amorebieta eta Zaldibar artean gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durangoko Inauterien ospakizuna dela eta.
Inauterietako desfileak direla eta, datorren martxoaren 2an, larunbatean, Bilboko eta Gasteizko tranbietan mozketa partzialak egongo dira. Horrez gain, martxoaren 3an, igandean goizez beste mozketa bat egongo da Gasteizko tranbian.
Igande arratsaldean (martxoak 3), Euskotrenek Irun eta Amara artean 15 minutuz behin zerbitzua eskainiko du Donostiako inauteriak eta Anoetan 18:30ean jokatuko den Real Sociedad – Atlético de Madrid partidua direla eta.
Euskotrenek martxoaren 2an eta 3an Lurraldebuseko UK09, UK10 eta UK11 autobus lineetako Zumaia-Donostia zerbitzua aldatuko du, Donostiako Inauteriak direla eta.
Euskotrenek otsailaren 28an eta martxoaren 2an eta 3an Ermua-Donostia (AP-8), Mallabia-Ondarroa eta Udalbus lineetako autobus zerbitzua aldatuko du, Eibarko Inauteriak direla eta.
Larunbatean, otsailak 23, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – SD Eibar partidua dela eta. Mozketa partziala, 22:11tik 22:58ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak “Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari” buruzko erakusketa jasotzen du atzotik, asteartetik. Ibilbidea osatzen duten guneetan eskaintzen den erakusketa ibiltaria da, eta horien artean dago Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia-Gipuzkoa).
Larunbatean, otsailaren 23an, Euskotrenek eguneko eta gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durango - Matiko - Durango tartean ‘40 Minutu Rock’ Jaialdia dela eta.