Trena E1/E3 (Abenduaren 8,10 eta 11): trenen zerbitzua indartuko da ‘Durangoko Azoka’ dela eta.
Euskotrenek ohiko tren zerbitzua indartuko du abenduaren 8an, 10ean eta 11n, ‘Durangoko Azokara’ joan-etorriak errazteko. Hiru egunetan zirkulazio bereziak eskainiko dira Txorierriko linean zein Matiko - Zaldibar tartean.
- Matiko eta Zaldibar artean, bi noranzkoetan, arratsaldeetako maiztasuna ordu erdira luzatuko da, eta goizetan, berriz, errefortzu tren ezberdinak egongo dira jende gehien espero den ordutegian.
- Lezamatik irteera berezi batzuk egingo dira Durangora joateko, ez baita beharrezkoa izango trenez aldatzea, zerbitzu erregularrean gertatzen den bezala. E3 linearen gainerakoek jaiegunetako ohiko ordutegia eta ibilbidea mantenduko dira.
Euskotrenek gomendatzen die tren zerbitzua erabiliko duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus web orriaren bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.