Lurrunezko trena

Entradilla

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datozen egunetan lurrunezko trenaren irteera bereziak burutuko ditu 

Body

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, datozen egunetan lurrunezko trenaren zirkulazio bereziak jarriko ditu martxan.

Azpeitiko museoaren eta Lasaoko geltokiaren arteko ohiko ibilbidea egingo duen lurrunezko trenaren irteerak ordutegi honetan egingo dira:

•    Larunbata, abenduak 3: 12:00etan eta 17:00etan
•    Igandea, abenduak 4: 12:00etan
•    Asteartea, abenduak 6: 12:00etan
•    Osteguna, abenduak 8: 
    11:00etan, Altshom 1004 diesel tren-makinarekin
    12:00etan, Zugastieta lurrunezko tren-makinarekin, Zornotzatik Gernikara zihoan trena.
    13:00ean, Aurrera lurrunezko tren-makinarekin. 

Ostegunerako aurreikusitako irteerekin, lurrunezko trenaren denboraldia amaitutzat joko da, eta ez da berriro Aste Santura arte zirkulatuko.

Abenduaren 5ean, astelehenero bezala, museoa itxita egongo da jendearentzat, eta 7an eta 9an irekita egongo da, baina ez da lurrunezko trenen zirkulaziorik izango. 

Irekiera ordutegia honako hau da:

•    Asteartetik ostiralera: 10:00 - 13:30/15:00 - 18:30 (astelehenetan museoa itxita egoten da).
•    Larunbatetan: 10:30 - 14:00/16:00 - 19:30.
•    Igande eta jaiegunetan: 10:30etik 14:0etara.

Abenduaren 19tik urtarrilaren 9ra arte (biak barne) Burdinbidearen Euskal Museoa itxita egongo da oporrengatik. 

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. 

Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako erakusketa ditu.

Azaroaren 28tik aurrera, gainera, Gerra Zibilean eta frankismoan eskulan esklabo gisa erabilitako lan behartuen biktimen omenezko erakusketa bat dago Burdinbidearen Euskal Museoan. Erakusketa honek 1937tik eta diktaduraren zati handi batean milaka gerrako preso eta, ondoren, preso komun erabili direla erakusten du, herriak, azpiegiturak edo errepideak, urtegiak edo trenbideak eraikitzeko.
 

js-tarifas