Bilboko tranbia / autobusak (apirilak 15) zerbitzu berezia Atletic Club - Real Sociedad partida dela eta
BILBOKO TRANBIA
Larunbatean, apirilak 15, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Real Sociedad partidarako. Partidaren amaieran, mozketa partziala egongo da, 18:05etik 18:35era bitartean, gutxi gorabehera, Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planaren barruan sartuta dagoena.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (15:13 h. eta 15:45 h.).
Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 18:05etik 18:35era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea aholkatzen du. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen da.
Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. www.euskotren.eus web-orria, Twitterreko @euskotren gunea eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
AUTOBUSA A3414 BILBO-LEIOA-GETXO
Autobusen ibilbidea aldatuko da 14:40tik 19:40ra arte.
- Getxo-Bilbao: Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko da.
- Bilbao-Getxo: irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira (Viajes Ecuador). Horren ondorioz, irteera orduak burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira. Hala, 14:40etako irteera 14:50ean izango da, eta horrela 19:50era arte.
KENDUTAKO GERALEKUA: Luis Briñas, bidaiariak igotzeko eta jaisteko geraleku hau kendu egingo da 14:40tik 20:10era arte (ordu horretan hasiko da berriro zerbitzua Luis Briñasetik).
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete:
Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta APP ofiziala.