Trena E4 (Irailak 8-9-15-16): gaueko zerbitzu berezia Bermeoko jaietan zehar
Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du, jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa izateko helburuarekin.
Gaueko trenak* irailaren 8an (ostirala), 9an (larunbata), 15ean (ostirala) eta 16an (larunbata) ibiliko dira.
- Ostiraletan, 8an eta 15ean, Gernika eta Bermeo artean.
- Larunbatetan, 9an eta 16an, Amorebieta – Gernika – Bermeo tartean.
Ostiraletan, irailaren 8an eta 15ean, Euskotrenek orduro zirkulazioak eskainiko ditu Gernika – Bermeo tartean, bi noranzkoetan.
Irailaren 9ko eta 16ko larunbatei dagokienez, larunbatetako ohiko gaueko zerbitzua indartu egingo da Gernika eta Bermeo arteko zenbait irteera berezirekin, bi ordutik behin Zornotza eta Bermeo artean zirkulazioak eskainiz. Horrela, Gernika eta Bermeo artean, trenak etengabe ibiliko dira orduro, gutxi gorabehera, gau osoan zehar.
* Ez dute geldialdirik egingo Institutua geralekuan.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango diren pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Halaber, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere eman daiteke informazioa.