ETSk martxoaren 6an berrezarriko du Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua

Entradilla

ETSk martxoaren 6an berrezarriko du Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua

Body

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, etzi, martxoak 6, asteazkena, berrezarriko du trenbide bakarreko tarte baten gainean ezponda bat irristatu ondoren otsailaren 28ko arratsaldetik moztuta egon den Elgoibar eta Mendaroko geltokien arteko tren-zerbitzua.

Eguraldiak eragindako luiziak trenbidearen kaxa inbaditu zuen, eta Euskotrenen zerbitzu erregularraren zirkulazioa eragotzi du Bilbo-Donostia lineako tarte horretan. Trenbidea berriro irekitzeko, ezponda sendotzeko lanak egin behar izan dira, eta arrakastaz amaitu dira.

Egun hauetan, ETSk eta Euskotrenek garraio zerbitzu alternatiboa eskaini dute autobusez Mendaroko eta Elgoibarko geltokien artean.

js-tarifas