Entradilla
Gipuzkoako autobusak (ekainak 27): udako zerbitzurako geraleku aldaketa Zumaian
Body
UK09 Zumaia-Donostia N-634, UK10 Zumaia-Donostia AP-8 Zarauztik eta UK11 Zumaia-Donostia AP-8 Oriotik lineetan, datorren ekainaren 27an, osteguna,hasi eta irailaren 1era igandea, bitartean (biak barne), Zumaia-Donostia lineako autobusek muturreko geldialdiak Txomin Agirre kalean egin beharrean Patxita Etxezarreta kalean egingo dituzte. Horrela bada, autobusak bertatik irten eta bertara helduko dira.
Informazio gehiago: Twitter @lurraldebus, tel.: 943 000 117 eta Lurraldebuseko APPan