Trena E1/E2/E5 (Urtarrilak 19): zerbitzu berezia “San Sebastian Eguna” dela eta
Euskotrenek, gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du, “San Sebastian Egunean” sortzen diren joan-etorriak errazteko. Gaueko trenak gau osoan zehar ibiliko dira, urtarrilaren 19tik 20ra, Donostia (Amara) eta Zumaia artean, E2 Hendaia-Lasarte/Oria – Hendaia eta E5 Altza-Donostia/Amara-Altza lineetan.
Trenen maiztasuna honako hau izango da:
- E1 Zumaia – Donostia/Amara - Zumaia: 60 minutu
- E2 Hendaia – Lasarte/Oria - Hendaia: 30 minutu
- E5 Altza – Donostia/Amara - Altza: 60 minutu
Euskotrenen zerbitzu bereziaren helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea da. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez bidaiatuko duten pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geralekuetara joan eta 944 333 333 telefono-zenbakira deitu dezakete.