ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Metro L3 (urtarrilak 30): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Viktoria Plézn dela eta

Body

Ostegunean, urtarrilak 30, Athletic Club –Viktoria Plézn partida jokatuko da 21:00an San Mamesen.

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (19:52 eta 20:28).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

METROKO L3 LINEA

Partidua amaitu ondorengo itzulera-bidaietarako, metroko 3. linearen ohiko ordutegia zabaldu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineen artean ezarritako zerbitzua osatzeko, Zazpikaleak/Casco Viejo geralekuaren korrespondentziari esker.

Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.

js-tarifas