Euskotrenek irailaren 4an Metroaren 3. linean zerbitzu berezia eskainiko du QUEVEDOren "Buenas Noches Tour" dela eta
Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du Bilboko metroaren 3. linean, itzulerako joan-etorriak errazteko, irailaren 4an, ostegunean, BECen QUEVEDOren "Buenas Noches Tour" ospatuko dela eta.
L3 linean trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dagoen loturari esker. Kontzertutik itzultzeko joan-etorrietarako sei zirkulazio gehiago eskainiko dira: hiru Kukullaga/Etxebarri – Matiko/Bilbo noranzkoan eta beste hiru Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarri tartean.
Euskotrenek bidaia egingo duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.