Datorren astelehenean, irailak 8, Euskotreneko tren eta metro zerbitzuaren neguko ordutegia indarrean sartuko da

Entradilla

Datorren astelehenean, irailak 8, Euskotreneko tren eta metro zerbitzuaren neguko ordutegia indarrean sartuko da 

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Saileko Sozietate Publikoak, irailaren 8an, astelehena, bere trenbide eta metro zerbitzuen neguko ordutegia abian jarriko du (Bilboko 3. linea). 

Udako oporraldia amaitu eta jarduera arruntera pixkanaka itzuli ondoren, irailaren 8an neguko ordutegia sartuko da indarrean Euskotrenen trenbide eta metro linea guztietan (L3 Bilbon). Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da. Euskotrenek honako linea hauek kudeatzen ditu:

• E1 Amara/Donostia-Matiko/Bilbo.
• E2 Hendaia-Lasarte Oria.
• E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama.
• L3 Metroa Bilbon: Kukullaga/Etxebarri-Matiko/Bilbo.
• E4 Matiko/Bilbo-Bermeo.
• Sondika-Lutxana anezka.

Euskotrenek trenez edo metroz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Halaber, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere eman daiteke informazioa.

js-tarifas