Euskotrenek otsailaren 15eko trenen zerbitzua indartuko du Donostiako Inauteriak direla eta
Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du, Donostiako Inauteriak direla eta sortzen diren joan-etorriak errazteko. Errefortzu hori igande arratsaldean, otsailaren 15ean, sartuko da honako trenbide-zerbitzu hauetan:
• Topoa: Lasarte Oria-Amara (Donostia) -Hendaia eta Amara (Donostia) -Altza.
• Kostaldea: Zumaia-Amara (Donostia).
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez joan behar dutenei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak dituzte eskura.